XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hamahirugarren Atala.- Lanarigo-Eraentzako Artezkariak, lanarigo-gaietan Sailak dituen agintepideen barruan, honako egiteko hauek beteko ditu, Hezkuntza-Arduralaritzako Sailburuordeak eskuratu ahal diezazkionen kaltetan gabe: a) Sailak ohartemandako lanari-beharra betetzea, egin beharreko deialdi eta lehiaketetarako egitasmoak gertatuz, horiekiko ekintzapide guztiak eginez, norgehiagoka eta lehiaketetarako epaimahaiak izendatuz; irakaskuntzako lanari berriak akuratzeko irizpide eta artezpideak ematea; lanariei izendapenen, lanorduen, oporraldien, lansarien, zigorren etabarren aldetatik doazkien egoera guztiekiko arta eta eraentza egitea; lanariekiko xehapen-txarteldegiko xehapenei unean-unean eustea eta arta egitea, eta gizakizko eskuarteen aldakuntzekiko jarraipena egitea; lanarien mediku-azterketen ardura hartzea.

Halaber, antolakidetze-harremanak izatea Osasunketa-Sailarekin Euskadiko Eskola-Osasun Legeak dioenaren ondorioetarako; harremanak izatea herrilanarien eta lan-itunepekoen sindikaritza-erakundeekin, dagozkien hitzarmenbideetan eskuhartuz; laguntza ematea Irakaspide-Berrikuntzarako Artezkariari, irakaslegoa hobetzeko, gaurkotzeko eta birgaitzeko.

b) Sailak bere menpeko lanariekiko dituen agintepideak egiteratzea.

c) Jazarpenak ebaztea, araupide erabilgarrian horrela ohartematen direnetan.

d) Lege-arauek berariz eman edo Jaurlaritzaren artezkaritza guztiei aitortuta egoteagatik artezkari guztienak izan daitezenak.

Hamalaugarren Atala.- Lanarigo-Eraentzarako Artezkaritzak honako Arduralaritza-Atal izango ditu: - Lansariak. - Lanarigo-Eraentza. - Lanari-Horniketa. - Sindikaritza-Harremanak. - Medikua.

Hamabosgarren Atala.- Hezkuntza-Sailburuordeak, Hezkuntza-Sailburuarekiko artezko menpekotasunez, honako egiteko hauek izango ditu: a) Unibertsitatekoez besteko irakaskuntzarako hezkuntza-politika taiutzea.

b) Politika hori ikastegi guztietan egiteratzeko egitamuak egitea.

c) Unibertsitatekoez besteko irakaskuntzen antolapen, birrantolapen eta berrikuntzari buruzko ekintzapideak arteztea.

d) Gauzazko eta gizakizko eskuarteak banatzea unibertsitatekoez besteko irakaskuntzetan.

e) Ikastegien lege, ekonomia eta arduralaritza-antolaketarako irizpideak finkatzea.

f) Sailordetzaren Artezkaritza guztien iharduna ikuskatze eta antolakidetzea, egitamuak behar bezala betetzeko.